Zer ikusten da oihala irekitzen denean?

Proposamenak txiste klasikoen egitura kanalean irekitzen du bere erraiak berrantolatzeko, birpentsatzeko eta berrerabiltzeko. Zentzugabekeriaren zentzua aztertzen du, nahaste-borrastearekin eta batiburriloarekin jolastuz.

Nola eraikitzen da pentsamenduaren gramatika absurdu bat?

Sareak: @damianmontesdeoca

Deskripzioa

Txisteek egitura-kontu batengatik funtzionatzen dute. Formatua, zehatza eta, aldi berean, xaflakorra, barrea eragin dezakeen kontzientziaren aldea ukitzen du zuzenean.

Barrea gorputzaren eta kontzeptuaren artean dago. Erantzun fisiko, natural eta espontaneoa da, eta, aldi berean, semiotikaren, kode baten eta zeinuaren aldaketa baten mende dago.

Proposamen honek txiste klasikoaren funtsezko elementuak zeharkatzen ditu.

Hezurdura aldatzetik abiatuta, egitura formaletan, jauzi kontzeptualetan eta igurikimenen kontrolean oinarritutako konposizio-praktika batzuk proposatzen dira.