
Gesto leer
Aurten, tailer hau izango dugu nobedade moduan. Publiko gisa sormen-prozesuetan interesa baduzu, artisten errealitatea ulertzean, ikerketa/sorkuntza eszenikoen atzean zer mekanismo ezkutatzen diren jakitean, idatz iezaguzu helbide honetara: scratxe@gmail.com. Idoia Zabaletak emandako scratxe laborategi honetako entzule/parte-hartzaileentzako 10 plaza daude.
Igandea 21: 10:30-14h
*Ezinbestekoa da scratxe gauara publiko gisa joan izana eta laborategian parte hartzeko aurkeztutako piezak ikusi izana.
Deskripzioa
Inoiz sentitu al duzu jakin-minik prozesuan dagoen pieza eszeniko baten atzean gertatzen denaz? Zer keinu, ideia edo intuiziok bizirauten dute sorkuntzatik, eta zeintzuk aldatzen edo desagertzen dira? Idoia Zabaletak emandako laborategi honetan, ideiaren eta haren gauzatzearen artean dagoen lurralde ezegonkor eta emankorrean murgiltzera gonbidatzen zaitugu.
Topaketa hau Scratxe gauan prozesuan dauden piezak partekatu dituzten artistei zuzenduta dago batez ere. Baina publikoari ere irekitzen dizkio ateak: prozesuak besaulkitik lagundu dituzten eta hurbilagotik begiratzeko gogoa sentitzen duten pertsona horiei, beste era batera irakurtzen ikasteko gogoa.
Azalan (Idoiaren sorkuntza- eta pentsamendu-espazioa) garatutako jolasen bidez, Idoiak praktika erraz baina guztiz argigarriak proposatzen ditu. Begirada eta entzumena doitu, sortzaileen artean lagundu eta galderei erantzun azkarrik bilatu gabe eusten irakasten diguten praktikak. Hor dagoena irakurtzea da kontua, ez gure ustez egon beharko lukeena.
Laborategi honetara publiko gisa joateak ikasteko aldi baterako komunitate batean parte hartzeko gonbidapena onartzea esan nahi du, non ikuslearen rola zabaldu eta eraldatu egiten den. Aukera paregabea sorkuntza-prozesuak barrutik bizitzeko, prozesu horien konplexutasuna ulertzeko eta, batez ere, artegintzan diharduten pertsonen arteko akonpainamenduaren indarra ezagutzeko.