“Estar viva me grita”, oinazeak nire baitara egiten duen bidea da. Pieza honetan nire istorioa berreraiki dut exorzizatzeko. Orrialdera merezi duen zuria itzultzeko. Zauriaren eskaintza gordina da, haurtzaroan askok bizi izan dugun zabarkeria plazaratzeko.

Sareak
@irene_ducaju_mayans @turial.ritual @wetgroovestudio @3zero3.wav

Deskripzioa

“Estar viva me grita” arte bizietako solo bat da, ikus-entzunezko hizkuntza dantzarekin eta poesiarekin nahasten duena, non haurtzaroko mina, zentzuaren galera, gaixotasuna eta historia pertsonala gorputzetik kanporatzeko ahalegina aztertzen diren. Gorputz bat mugara nola iristen den kontatzen du, ia denok ezagutzen dugun muga. Eta zauria lehertzeko ahalegina, ezkutatu eta leundu ordez. Bizirik egotea bizirik mantendu nauen indarraren eszenaratzea da.