Munstruo handi bat, eskuekin formak eta ametsak (propioak, ez unibertsalak) gorpuzteko gai. Bizarra txuria, ahots sakona. Bere baserriko ateak ireki zizkidanean totelka hasi nintzaion. Ensaiatutako itxurakeri guztiak pikutara. 84 eta 30. Néstor Basterretxeari egindako elkarrizketa hura argitaratu zen paperean. Txukun,zuzen, profesional. Casseteak jasotakoa ordea, beste atmosfera baten lekukoa da. Isiluneak, urduritasuna, amaitu gabeko galderak… Brutoan geratu zen memoriarako gordeta, dokumentatua. Biluzik. Filtrorik gabe. Konferentzia bat izatearen arriskuaz. Nola sartuko zinateke mounstro baten etxean?