Noche Scratxe Gaua#18, sormen prozesu eszeniko esperimentalen gaua da. Bertan, prozesuan dauden zenbait diziplina artistikoko piezak erakusten dira (behean kartel osoa). 20tan hasiko da eta ondoren solasalditxo bat izango dugu artistekin, beraien lanak hobeto ezagutzeko eta publikoak ere parte hartu dezan nahi izanez gero.

Aurtengo nobedade gisa, Pradillo Antzokiak jaialdiarekin elkarlanean jardu du, proposamenetako bati egonaldi artistiko bat eskainiz.

Ese podría haber sido yo
Gabi Pedrosa eta Alexia Sayago (Arte biziak)

2024(e)ko ira. 20(a)
20:00h

Aurreko edizioan aukeratutako pieza garatuta. ESE PODRÍA HABER SIDO YO. Baratza aretoan eta Kampai espazioan egonaldian egon ondoren, Gabi Pedrosak azken lana erakutsiko digu.

Antzezlanak, entretenimendua gizarte-tentsioen, nartzisismoaren eta boterearen ispilu nola bihur daitekeen aztertzen du. Era berean, autoafirmazio-nahia nola zapalkuntza-modu batean eralda daitekeen hausnartzen du, norbanakoak babesgabetasun- eta indarkeria-ziklo batean harrapatuz, dinamika horiek handitzen dituen testuinguru kultural baten barruan.

In situ. Flamenco performance lab
Huellas Kolektiboa (Dantza)

2024(e)ko ira. 21(a)
20:00h

Emakume libreen topaketa bat, beren bilaketa eta ikerketa prozesuak harilkatuz, memoria eta dantza zatiak ehunduz, performancetik eta inprobisaziotik sortutako pieza.

Meritocracia. Siga participando
Darwin Elso (Hitzaldi performatikoa-dantza)

2024(e)ko ira. 21(a)
20:00h

Madrilen bizi den dantza garaikideko dantzari txiletar baten begiradaren bidez arte eszenikoetarako finantzaketari buruzko hitzaldi performatiko bat. Proposamena artista azken hilabeteetan garatzen aritu den ikerketa lan bat da, bertaratutakoekin partekatuko duena.

Mozart (a)live
Saioa Bañales (Musika/Arte biziak)

2024(e)ko ira. 21(a)
20:00h

Musika klasikorako bide berriak ireki nahi dituen soinudun pieza bat da, dagoen eremu esklusibistatik ateraz komunitatera hurbiltzeko eta horrela tradizioa eta modernitatea batera existitu eta elkar aberastu daitezkeela erakusteko.

Munstro baten etxean solasean
Josune Velez de Mendizabal (Arte biziak)

2024(e)ko ira. 21(a)
20:00h

Munstruo handi bat, eskuekin formak eta ametsak (propioak, ez unibertsalak) gorpuzteko gai. Bizarra txuria, ahots sakona. Bere baserriko ateak ireki zizkidanean totelka hasi nintzaion. Ensaiatutako itxurakeri guztiak pikutara. 84 eta 30. Néstor Basterretxeari egindako elkarrizketa hura argitaratu zen paperean. Txukun,zuzen, profesional. Casseteak jasotakoa ordea, beste atmosfera baten lekukoa da. Isiluneak, urduritasuna, amaitu gabeko galderak… Brutoan geratu zen memoriarako gordeta, dokumentatua. Biluzik. Filtrorik gabe. Konferentzia bat izatearen arriskuaz. Nola sartuko zinateke mounstro baten etxean?

Res íntima. El órgano de la podredumbre blanca
Irene Ducajú (Danza)

2024(e)ko ira. 21(a)
20:00h

Dantza garaikideko bakar-saio bat da, gorputzak bere burua astintzeko, bere biografia husteko eta intimitatea bere erabilera publikoan potentzial iraultzaile gisa adierazteko duen nahitik sortua.