Organorik gabeko gorputz baten orroak, ikusleen erabakien bitartez garatzen den makineria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bitartez, batik bat. Sedukzioak eta munstrokeriaren arteko topaketa gauzatuko da proposamen eszeniko honetan.

Performerrak pantaila baten bidez begiratzen ditu bezeroak. Publikoak bere burua bezero gisa ezagutuko du orduan. Ikusleek voyeur-ak edo esperientziaren kontsumitzaile izatea aukeratuko dute. Desioak asebetzeko sortutako gailu bat, dispositibo intimo batetik abiatuta: txat bat. Baina dispositibo hori bat-batean etengo da, performerraren desira propioa azaleratzen denean. Intimitatearen eta ikusgarritasunaren arteko distantziak eta publiko gisa ditugun begiratzeko moduak zalantzan jarriz. Film porno bat edo pieza eszeniko bat begi berberekin begiratzen duzu? Zertan bereizten da zure begiratzeko modua?

Performerraren gorputza domeinu kolektiboko eremu bihurtuko da azkenean, zuntz, tendoi eta organo multzo desantolatu batean. Gorputz desantolatu bat, organorik gabeko gorputz bat.

Fitxa
Dramaturgia eta antzezpena: Amaiur Macias
Zuzendaritza koreografikoa: Sasha M. Arratibel
Bisualak: Petra Muguruza
Soinu espazioa: Aran Canino
Argiztapen diseinua: Max S. Mancebo
Bidelagun artistikoa: Koldo Arostegi eta Olfa Sendesni

Sareak:
@ama.iurr