Badator BERTAKO FEST, Baratzatik gertukoa jaialdia, Baratzako egonaldi artistikoetan edo hirian eta inguruetan sortzen aritu diren lanak ikusteko aukera ematen duen minifestia. Etxekorako eta munduari erakusteko lekua da.

Jarraian, programazioa osoa eta sarrerak nola lortu.

*Ezin baduzu ordaindu baina etorri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, sarrera sozialak ditugu: admin@salabaratza.com

Organorik gabeko gorputz baten orroak
Amaiur Macias (Antzerki-performance)

2025(e)ko ots. 27(a)
20:00h

Organorik gabeko gorputz baten orroak, ikusleen erabakien bitartez garatzen den makineria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bitartez, batik bat. Sedukzioak eta munstrokeriaren arteko topaketa gauzatuko da proposamen eszeniko honetan.

Performerrak pantaila baten bidez begiratzen ditu bezeroak. Publikoak bere burua bezero gisa ezagutuko du orduan. Ikusleek voyeur-ak edo esperientziaren kontsumitzaile izatea aukeratuko dute. Desioak asebetzeko sortutako gailu bat, dispositibo intimo batetik abiatuta: txat bat. Baina dispositibo hori bat-batean etengo da, performerraren desira propioa azaleratzen denean. Intimitatearen eta ikusgarritasunaren arteko distantziak eta publiko gisa ditugun begiratzeko moduak zalantzan jarriz. Film porno bat edo pieza eszeniko bat begi berberekin begiratzen duzu? Zertan bereizten da zure begiratzeko modua?

Performerraren gorputza domeinu kolektiboko eremu bihurtuko da azkenean, zuntz, tendoi eta organo multzo desantolatu batean. Gorputz desantolatu bat, organorik gabeko gorputz bat.

Fitxa
Dramaturgia eta antzezpena: Amaiur Macias
Zuzendaritza koreografikoa: Sasha M. Arratibel
Bisualak: Petra Muguruza
Soinu espazioa: Aran Canino
Argiztapen diseinua: Max S. Mancebo
Bidelagun artistikoa: Koldo Arostegi eta Olfa Sendesni

Sareak:
@ama.iurr

Txatxara
Patas de gansa (Dantza)

2025(e)ko ots. 28(a)
20:00h

Deskantsu barik behar ta behar in eben emakumeen gorputzez osatutako lekue da Txatxara. Bapez ta dana pasetan dan babeslekue. Beko sue usiñe dekona. 26 kilo pisetan deuena. Inbisiblea dan lekue da Txatxara, errekan limiteatatik eskapetan dana belarrire kantetako ez ahaztuteko. Txatxara amaman arreoa da. Herentzie. Ganean beti eroango dogune.

Gure antziñekoak iñongo errekonozimendu barik indako zaintza lanetan inspiratute, Patas de gansa Kolektiboak errekan garbitzutearen bizipenak batu eta transformatu deuz afektu eta transmizio espazio bat eskaintzeko, hainbeste pisu euki zeuen lana ez ahaztuteko.

Fitxa:
Ideia: Patas de gansa Kolektibo
Zuzendaritza artistikoa: Iratxe Bilbao
Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Bilbao eta Leire Sanjurjo
Sortze-prozesuaren akonpainamendua: Atic S. Deba
Soinu espazioa: Mikel Bilbao
Ahotsak: Hortensia, Miren, Dolores, Rosalia, Fany, Cruz, Conce eta Maria.
Jantziteria eta eszenografia: Patas de Gansa eta Ahida Agirre
Irudiak: Ahida Agirre eta Esaú Nava
Diseinua: Eider Garcia

Sareak:
@patasdegansa

Voyage voyage
Makur Antzerkia (Antzerki dokumentala eta performancea)

2025(e)ko mar. 1(a)
19:00h

Keinu bat. Beste mundu bateko bizitzarekin kontaktatzeko grina.
Voyager Golden Record-a. Gizatasunaren laburpena jasotzen duen urrezko disko bat, unibertsoaren sakontasunean flotatzen.
Lezio bat. Bi gauza infinitu daude: unibertsoa eta giza ezjakintasuna.

Bidaia bat proposatzen dizuegu. Urrunena eta gertukoena uztartzen dituen bidaia. Ezezagunena eta ezagunegia. Erreala eta irudia. Irudiaren irudia.

Pieza hau bukle infinitua da, umorea, antzerki dokumentala eta performancea uztartzen dituena. Beste mundu batera bidaiatzeko aukera emango digu, helmugan, beste behin, gure buruarekin topatzeko. Hori bai, modu berri batean.

Fitxa:
Antzerkiaren ideia eta sorkuntza: Makur Antzerkia
Antzezleak: Jone Bengoa eta Gontzal Uribe
Zuzendaritza: Marina Suarez
Argiztapena: Fran Jimenez
Bideo produkzioa: Laura Moscoso
Soinua eta musika: Patxi Suinaga
Diseinu grafikoa: Irati Antia
Argazkilaritza: Ana Garcia
Carl Sagan: Javier Barandiaran

Sareak:
@makur.antzerkia