Esaten denez, jaiotzen garenetik gure amaren bihotzaren taupadaren bila gabiltza, gure existentziaren aurrean lasaiago sentitzeko. Bakoitzak bere erara bilatu eta egiten du.

Sofiarentzat, denok batera dantza eta barre egitea, etengabeko arnasketa horretara hurbiltzea da. Bizitza etengabeko festa izatea gustatuko litzaioke, etenik gabeko batasuna, amaierarik gabeko dibertsioa.

Imajinatzen duzue bizitza osoan zehar barre egitea?