Pelikula bat balitz piezak zinemako soinuak antzerki-eszenaren inguruan pentsatzeko dituen aukerak esploratzen ditu. Irudiei eragiten dien soinua dramatizatzeko, fikzionatzeko edo birzertifikatzeko gai da; harridura sortzen du, umorea edo metafora bihurtzen da, egiazkotik irrealera bidaiatuz. Elementu narratiboen gainjartze honek —zinemarekin loturiko soinua eta eszena— bien ahalmenak erakusten dizkigu: soinuak aukera mugagabeak sortzen ditu, eta eszenak bere ordezkapen-kode infinitua.
Kontzeptua: Macarena Recuerda
Interpreteen parte-hartzea: George Marinov eta Macarena Recuerda. Idurre Arriola eta Irantzu Azpeitiaren laguntzarekin
Soinu-produkzioa: Alberto de la Hoz
Argiztapena: George Marinov
Ikus-entzunezko argi-lana: Macarena Recuerda
Aholkularitza koreografikoa eta jantziak: Jorge Dutor
Musika: La Bravo & Gydeon. Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzarekin:
Artur Sustatxa (Arreglos), Unax Atristain (Trompeta), Beñat Zobaran (Trompeta), Gartzen Cosme (Trompa), Iñigo Jaio (Trompa), Ekaitz Gutiérrez (Tuba) eta Martxel Asteinza (Perkusioa)
Macarena Recuerda Shepherd-en ekoizpena, Antic Teatre-rekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin elkarlanean.
Egoitzak: Gernikako Udala, El Graner (Bartzelona), Aulestiko Udala, Zornotzako Udala, Bilboko Udala, Teatro Ensalle (Vigo) eta La Mutant (Valentzia).
Macarena Recuerda Shepherd
Arte eszenikoetan (antzerkia eta dantza) formakuntza jaso du. Institut del Teatren lizentziatua bada ere, benetan interesatzen zaizkionak artearekin topaketa-modu berriak sortzea helburu duten proiektu parte-hartzaileak dira. Hasieratik, bere ikerketa ikuslearen rolaren eta ordezkapenaren inguruan dabil, elkarrekin jolasteko, sortzeko eta pentsatzeko espazio berriak asmatuz.
Sareak
Web: macarenarecuerdashepherd.com
Instagram: macarenarecuerdashepherd
YouTube: macarenarecuerda
Sarrerak