Sinopsia

Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du, “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da” leloarekin. Bertan “autolaguntzaz” mintzatuko da, zirikatzaile, baina ezkutuan “auzolaguntza” izango du xede. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, des-deslilura aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.

Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua sortu dute. Proiektuaren lehen emaitza izen bereko diskoa izan da, bigarrena zuzeneko emanaldia. Oholtza gainean umorea eta kontzertu giroa izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta.

Taula gainean izango dira: Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan, Fernando Neira eta Imanol Ubeda. Zuzendaritza Idoia Beratarbideren esku egon da.

Fitxa:

*Norbaitek beharko balu sarrera soziala ezin duelako ordaindu, jarri gurekin harremanetan: salabaratza@gmail.com

Sarrerak