Artxibo biluzia
Metrokiadroka (Antzerkia)

24 mar. 2024
19:00h

Metrokoadrokako ARTXIBO BILUZIAK itxiko du Zurrunbiloko aurreko edizioan dokumentazio tailerrarekin hasitako zirkulua.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.

Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, Javier Barandiaranek eta Intza Alkain, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Artxibo biluzia I. joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker Metrokoadroka kolektiboa sortu duen proiektua da

EHAZEren aurkezpenak
Oier Guillan & Ander Lipus (Hainbat diziplina)

23 sept. 2023
18:00h
  • ganbila.eus webgune berriaren aurkezpena (Oier Guillan).
  • “Antzerkiaren labirintoan I” liburuaren aurkezpena (Ander Lipus)

La deskarada, "La Esther" piezaren garapena
Ane Gebara (Hainbat diziplina)

20 mar. 2023
20:00h

«Ekintza edo mugimendu batek aldatzen du gorputz osoa. Hori da amamari eta niri gertatu zitzaiguna. Momentu eta egoera desberdinak izan baziren ere, gure gorputzak eraldatu ziren eta edozer eraldatzen denean ezinezkoa da atzera bueltarik egotea.

Denak gara gure arbasoen jarraipena, denok dugu iraganetik zerbait. Baina iraganeko ideia idilikoa denenan zer geratzen zaigu guri, oraina bizi dugun hilkorroi? Hemendik eta gaurtik aurrera nola jokatu nahi dugun gure esku dago, edo ez? Zatoz, mahaia jarrita dago, eta labea bero.»

Memoria
Itziar Manero (Antzerkia)

23 mar. 2023
20:00h

MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat.

MEMORIA amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen.

Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?

Ogiak hizketan baleki
Josune Velez Mendizabal (Mamiak kolektiboa) (Hainbat diziplina)

20 mar. 2023
19:00h

1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, zer? Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.500 soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote? Fake news bat izan zen agian?