Zer duzu Amy?
Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.