Giza-arrazaren bizi-erritmoa hiri handien erritmoarekin gatazkan dago gaur. Izan ere, gure gorputzen bioerritmoa, kanpo-estimuluen erasoei aurre eginaz, ez da gure arreta-gaitasunarekiko bateragarria: hausnarketa-ahalmena lanbrotzen duen irakurgai posibleen pilaketa. Bizi dugun horrekiko ulertezintasuna bezain erreala da, zerbaitek ihes egiten digunaren sentipena. Ihes. Fisiko eta intelektualaren arteko aldearekiko baliokidea baita, aditu ez dugunarekiko estutasuna.