Identitarteak
Taldeak 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, beren identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen lanean. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.