ZURRUNBILO 2020

PROGRAMAZIOA


AZAROAK 20 LARUNBATA

FORMOL LABORATEGIA “Maketa” work in progress (antzerkia)

“Mikroskopio batekin aztertzen naute, 

ni naiz ikertzaileen xedea.

Ni naiz objektua.”

Bat batean foku guztia bereganatzen dute, ustez inork ikusten ez dituen momentu horretan.

_Formol Laborategia Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibargurenek osatzen duten antzerki taldea da. Euskal antzerkian gazteek daukaten tokia esploratzeko nahietik eta bide berrietan sakontzeko motibaziotik jaio da proiektua. Haien belaunaldiaren ahotsak, ardurak, iruditeria eta kontatzeko modua deskubritzea eta beste gazte sortzaile batzuekin saretzea dute helburu. Maketa, aurkezten duten lehen pieza, Gazte Sortzaileak bekari esker sortu da.

KAMIKAZ KOLEKTIBOA (Erika Olaizola) «Panpina»

Makillajez estaltzen dut aurpegia, besteek ikus nazaten.    

Panpina da nire maskara.

Aurpegiaren azpian dut gordeta aurpegia.

Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara: iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibos-ek maitasuna egingo du bere itzalarekin.

 


AZAROAK 21 LARUNBATA

MAITE AIZPURUA “Erresistentzia arazo fisikoa da” ZATI BAT (Antzerkia)

Nola egin saltaka norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea abiaduraren azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen pieza eszenikoa da honakoa. Sententzia medikoak, minak, ibilera okerrak, desirak, ironia eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada da honakoa. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako eszenatokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

TRIPAK “Urruna” (antzerkia)

Urruna-k leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala. Igarobide bat agertzen da sumendi aktibo baten magalean. Laba irristatzen da, sumendia dardarka ari da bere zatiak dirdiratuz. Bertako biztanle ohiek, labak irentsita eta harri bihurtuta, osatzen dituzte orain paisaiaren erliebeak. Bizirik dirauen komunitate txiki bat ikus daiteke. Alargunez osatutako koro izerditsua da, neurriz kanpoko egunsenti baten oroitzapena partekatzen duena. Paregabeko egoera horretan, harremanetan daude kiskaldutakoekin, haiekin orain maitekiro, hurrengoan axolagabe eta ikaragarriro jokatuz. Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?

Giro horretan, berehala zimelduko den lore bat bailitzan, gaixo birjinal bat jaiotzen da. Pertsonaia horrek, berehala liluratuko du bidaiari bat, eta hau betirako geratuko da leize horri so. Biztanleen beldur eta augurioek, eta bidaiariaren maitasun desesperatuaren adierazpenek nolabaiteko erregu baten antza dute… Metal preziatu bat irteten da sumendiaren barrutik. Gertaera hori misterioarekin, atzemanezineko zerbaitekin, soinu berri batekin topo egitea bezalakoa da pertsonaientzat.

 


AZAROAK 22 IGANDEA 

«Bidenteak Gara» Liburu Kolektiboaren aurkezpena»

2020ko Apirilan Zurrunbiloko TOPAKETA BIRTUALA  ospatu genuen eta bertan gure komunitate txikiak bizi izandako egoerak eta kezkak liburu kolektibo hau idaztera bultzatu gintuen.

Bertan, euskal antzerki garaikidean mugitzen diren eta Zurrunbilorekin estu konektaturik dagoen belaunaldi ezberdinetako pertsonen ahotsak entzungo ditugu. Bere etorkizuneko begitazio utopiko praktikoak irakurtzeko aukera izango dugu.

Liburu hau debaterako objetu gisa jaio zen eta hala izatea espero dugu.

EHAZEk argitaratu eta PDFn eskuragai izango duzue.

Egun honetarako, liburua aurkeztu eta debate txiki baterako denbora utzio dugu. Aldabeko Gizarte etxean izango da

LEKU MURRIZTUAK

Etorri nahi baduzu idatz ezazu email bat: reservas@salabaratza.com

OLATZ GORROTXATEGI «43º13′ 44» N «

«43º13′ 44» N antzezlana egileak bere familiaren memorian egindako bilaketa prosezuaren emaitza da. Beste leku baterako bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek memoriak utzitako hutsuneak betetzea lortzen duten. Egiteko astirik eman ez zigun argazkiak dira, hartzeko astirik eman ez zigun itsasontziak edo gorputzetik atera ezin izan genituen balak dira. Bitakora koadernoa. Performance eta dokumentu-antzerkia. Biografia politikoa.