Zurrunbilo – 20 OSTIRALA
KUKAI DANTZA
“OSKARA PLAZARA”
“Nire ahotsa zuen bihotzetara heltzea nahi nuke, gau ilun hartan Gernikan sugarrak handitzen ikusi nituen bezalaxe. Baina ez kixkali eta gorrotoa hedatzen laguntzeko. Zuen bihotzak, gorrotoaz kixkali baino, adorez bete daitezela”
Herritar anonimoa, Gernika 1937
Gernikako bonbardatzearen eta Picassoren lanaren estreinaldiaren 80.urtemuga baliatu du Jon Maya Sein koreografoak gaurko zein atzoko gernikei buruzko gogoeta egiteko.
KOLEKTIVO MONSTRENKO. ITZIAR REKALDE ETA EÑAUT ARMENTIA
“MAITASUNEZKO BI ISTORIO ETA MARKO TEORIKO BAKARRA”
Maitasuna bada gure bizitzarako bultzatzailerik handiena, zer egin ahal dugu maitatuak sentitzeko? Zer aldatuko genuke estimuaren merkatuan egoteko? Zer salduko edo erosiko? Zein da duzun maitasun jokorik gustukoena? Estrategiak eta itxaropenez betetako kaleidoskopioan bezala, Ikuspegi desberdinetatik azalduko da egoera berbera helburu bakar batez: Maitasunaren sugarra bizirik iraun dezan.