DEIALDIA: Sorkuntza Kamikazea

Zurrunbilo Jaialdiak, Sorkuntza Kamikazea deituriko deialdi berria aurkezten du 2022ko ediziorako. 

Dantza, antzerki, performance, musika edota beste disziplinetako artistak eta taldeei zuzendutako deiladi experimentala da.

Sorkuntzak hurrengo oinarrietan oinarrituko dira

 

OINARRIAK

Pieza bakoitzak gehienez 20minutuko iraupena izango du 

Piezan askotariko lengoia artistikoek lekua daukate eta euskaraz izango da

Sorkuntza dekalogo batean oinarrituko da. Dekalogo horrek guztiontzako arauak ezarriko ditu, hau da, artista edo talde guztiek arau horietan oinarrituz sortuko dute

Proposamenak teknikoki errazak izango dira (proiekziorik gabe, oinarrizko argiztapenarekin)

Artista/konpainia bakoitzak gutxienez ordubete eta gehienez bi ordu izango ditu antzezpenaren egunean bertan egiaztapen teknikoak eta muntaketa egiteko.

Piezek espazio eszeniko bera eta baliabideak partekatuko dituzte, eta piezen arteko aldaketak gehienez 10 minututan egin ahal izango dira

Artista edota talde bakoitzak 500€ko sorkuntza beka eta Baratza aretoan aste bateko egonaldia (behar izanez gero) jasoko du. Egonaldiak aretoaren erabilgarritasunera egokituko dira. 

3-5 proposamen aukeratuko dira

pieza guztiak 2022ko Zurrunbilo jaialdian aurkeztuko dira Irailak 24ean  Baratza Aretoan eta caché txiki bat ordainduko zaie

 

NOLA AURKEZTU

1.- Artista edo konpainia bakoitzak motibazio eskutitz bat bidaliko du (pdf formatuan eta orrialde bat gehienez). Bertan, norberaren lengoaia artistikotik abiatuz, zein den deialdi honetara aurkezteko motibazioa eta zein erronakak planteatzen dituen azalduko du. Motibazio eskutitzaren originaltasuna baloratuko da.

2.- Bidezkoa ikusiz gero, proposamena lagundu ahal duen material grafikoa bidali dezake (gehienez 3 irudi edota bideo bat)

3.- Artista bakoitzaren CV-a edo konpainiaren ibildidea

 

Informazio guztia: info@salabaratza.com helbidera bidali ekainaren 20-a baino lehenago

Ekainaren 23an astean aukeratuekin harremanean jarriko gara.

Aukeztutako artistek edo konpainiek fakturatzeko gaitasuna izan behar dute

 

DEKALOGO KAMIKAZEA

sorkuntza kamikazea izango da edo ez da izango

sorkuntza jolas bat izango da edo ez da izango 

sorkuntza noraezean kulunkatzen gaituen 

esperimentua izango da edo ez da izango

1 Pieza beherago agertzen den testuan oinarritu edo abiatuko da

2 Piezaren objektu guztiak, atrezzoa, eszenografia eta jantziak

 aurkituak edo birziklatuak izango dira.

3 Odol zorrotada bat agertu behar da.

4 Ustekabeko agerpen bat.

5 Kolore berdea.

6 90eko hamarkadako pop kantu baten koreografia

7 Metamorfosi bat

8 Desoreka txiki bat

9 Norabide aldaketa fisikoa edota metafisikoa

10 Testuaren eta arauen interpretazioa librea da.

 

 

TESTUA

by Oier Guillan

 

Bai, bai eta bai (manifestu erratua)

BAI,

hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:

Jainkoa

unibertsoa

autolaguntza liburuak

lehendakariak

guruak eta

guruak salatzen dituzten guruak

ez dira fidatzekoak

besteentzat plan bat eduki arren

edo

hain zuzen ere

besteentzat plan bat daukatelako

ez dira

ez

di

ra

fidatzekoak

besteentzat erantzunak eduki arren

edo, hain zuzen ere,

besteentzat erantzunak dauzkatelako

ez dira ez, fidatzekoak

agian

bizitzan

harridura sortzen duen

bakarra

hilkortasun erreal batek mehatxatutako

pertsona errealen arteko

elkartasun inperfektua

da

BAI,

hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:

Elvira By poeta handiak idatzi zuen bezala: Girio pabula beringa es. Inio ba eskila bomba. Sakulu beringa zulunka bes.

“Ez dira fidatzekoak” esan eta posea salatuko dizute.

Nola dakidan hori, nikzuknik? Ni geu ere ez zarelako fidatzekoa.

Bada “pailazo” deitzen zaituenik min eman nahian,

edo “maskara” leporatu,

edo “bufoia” zarela aurpegiratu.

Arrazoi osoz, esango duzukguk.

Izan ere, nikzuk uko egiten baitiogu arrazoia izateari.

Bufoiak konkorrak ereiten ditu abaila galdu duten hitzetan.

Posea salatuko dizute, eta zuknik diozu: bai, bai eta bai!

Pose absolutua aldarrikatzen dutguk,

garaian garaiko zauria norberaren azalean agerian uzten duelako horrek.

Norbera ebidentzian utziz, patetikoa izanez,

desprestigioaren zirtoa garatzen da,

agian egungo (gaurko, alegia, atzoko) arterik probokatzaileena dena: erridikuloa.

Mina Loyk idatzi zuen bezala: Eragotelibakomeligasbe ikilia go.

Horregatik, akaso, maskara salatuko dizute, eta gukzuk diozu: bai, bai eta bai!

maskara janzten dut, maskara delako egia ezinezkoa azaleratzeko modu bat.

Eta hori ulertu ez duenak ez du ezer ulertu. Zorionez.

Emmy Hennings-ek zioen bezala: Akuluberiga, salanduziztika be.

Eta gainera, hau guzti hau aldarrikatuta oker gaude,

erratu gara,

hori bera delako bufoiaren funtsa,

errorea arrazoiari gailentzea,

pasioa motor bilakatzea eta ez estetika.

Hain da zaila hori ulertzen, antza.

Edo hain da intelektualitateen kanonean onartezina.

Probokaziorik handiena zuek ere maitatzea delako, ai!,

madarikatuak, ulujenbeak, postenpatikoak,

konkor -halaber intelektualen- ostikotzaileak:

ez dagoelako norbera ederra kultua inteligentea kritikoa dela pentsatzea

baino itsustasun ederragorik,

maiteak, o maiteak!

Maskara salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!

Posea salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!

Bufoia salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!

Erridikuloari diozuen beldurra delako

nire edo zure edo haren edo akaso gure (inoren?)

indarra.

ETA BAI,

hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:

Aske izango zara baldin eta

askatasunaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,

demokrazian biziko zara baldin eta

demokraziaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,

berdintasunean biziko zara baldin eta

berdintasunaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,

bakean biziko zara baldin eta

bakearen definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,

artista izango zara baldin eta

artearen definizioa zalantzan jartzen ez baduzu.

Inurria senti zaitezke txorientzako kaiola batean,

barroteetan graffiti minimoak idazten:

“Inor ez da aske

aske izatea erabakitzen duen arte”, adibidez.

 

DESKARGATU OINARRIAK ETA TESTUA: SORKUNTZA KAMIKZEA

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
viernes, 24 junio
13:00
Baratza
2022-06-24 13:00 2022-06-24 14:00 Europe/Andorra DEIALDIA: Sorkuntza Kamikazea Dantza, antzerki, performance, musika edota beste disziplinetako artistak eta taldeei zuzendutako deiladi experimentala Baratza Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas