BARATZAKO EGONALDIETARAKO DEIALDIA
ARRAZOIA ETA XEDEA:
Baratza Aretoa (Arrakala Koop) Gasteizen egoitza duen erakunde pribatua da. Bere xede nagusia sortzen ari diren sorkuntza eszeniko garaikideei laguntza eskaintzea da.
Kultura kate bat bezala ulertuta, laguntza hori katearen begi bakoitzean gauzatzea da helburua, formazio jarduerak, programazioa zein sorkuntzarako laguntza emanez.
Sorkuntzarako laguntza horren muina egonaldi artistikoetarako deialdia da. Egonaldi horren bidez, artista berriei (bai adinaren bai haien karrerako momentuaren arabera) beren prozesu artistikoetan laguntza eskainiko zaie, alde batetik, lan horiek aurkeztu eta zabaldu ditzaten, eta bestetik, esploratu eta beste leku batzuetatik proposamenak egin ditzaten.
Gure aretoaren ezaugarri teknikoak direla eta, antzerki fisikoa, dantza, performancea oinarri duten proposamenak eta formatu ertain-txikiko proposamen ibiltariak edota site-specific gisakoak bilatzen ditugu.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailari eta haren Sorkuntza Lantegiak programari esker, urtero hainbat egonalditarako bekak eskaintzen dira.
Aurtengo artisten aukeraketa DEIALDI honetan ezarritako xedapenen arabera egingo da. Hona hemen oinarriak zehaztuta:
OINARRIAK
- Parte-hartzaileak.
Deialdi honetara edozein artista edo kolektiboa aurkez daiteke. Ez dago adin edota herritartasun mugarik. Bi beka emango dira eta gutxienez bat Euskadin bizi den konpainia edota artista batentzat izango da.
- Proiektuak
Aurkeztutako proposamenak abian egon beharko dira edo hobetzeko edo zabaltzeko bidean. Artista edo kolektibo bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu dezake.
Egonaldi bekak sorkuntza prozesuaren iraunaldia finantzatzen laguntzeaz gain, egonaldian iraun artean Gasteizera egindako joan-etorriak ere barne hartuko ditu.
Egonaldiak irauten duen bitartean edo gehienezko hilabeteko epea igarotzean, Baratzako erabiltzaileen komunitateari bitartekaritza ekintza bat eskaintzea (ordainsari gabe) eskatuko zaie artistei. Horren xedea proiektu berriak konpartitzea da.
Proiektua arte eszenikoen baitan sartzen den edozein diziplinakoa izan daiteke, beti ere aretoan sartzen badira (6×6, altuera 2.70m)
Egonaldia lortzen duten artistek aretoak dituen elementu guztiak erabil ditzakete (proiektorea, soinu ekipoa, argi ekipoa, linoleoa, harmailak) beti ere hitzartutako ordutegiaren barruan eta tekniko baten presentziaren beharrik gabe.
- Eskaeren aurkezpena
Eskaeren aurkezpena Google-formulario baten bitartez egingo da; irailaren 12ko 14:00ak arte deskargatu daiteke formularioa.Eskaera baliozkoa izateko formularioan agertzen diren eremu guztiak bete beharko dira eta, ondoren, agertzen den dokumentazio guztia atxiki:
-Proiektuaren deskribapena
-Konpainiari buruzko informazioa
-Erreferentzia grafikoak
-Bitartekaritza ekintzari dagokion proposamena
- Baratzaren ekarpena
Proiektuek garapen egokia izan dezaten, Baratzak baliabide material eta pertsonal zehatz batzuk eskaintzeko konpromisoa hartzen du:
-
a) Artista bakoitzari, beren proiektuak garatzeko, Baratzako espazioa gutxienez aste betez erabiltzeko aukera emango zaie. Espazio honek wi-fi konexioa, espazioen garbiketa basikoa eta fundazioak dituen baliabide teknikoak (riderra kontsultatu) zein sukaldea* erabiltzeko aukera emango die.
-
b) 900€-ko (+zergak) diru-laguntza bat (faktura bitartez). Diru hau proiektua gauzatzera, entseguetara eta sorkuntzara bideratua izango da. Beharrezkoa izanez gero, etxe pribatu bat eskainiko da, gehienez 4 pertsonarentzat. Etxe horretan komuna, sukaldea eta abar daude eskura. Egonaldia bukatzerakoan lekua garbitu beharko da, zegoen bezala uzteko. Kalteren bat egonez gero, kosteak fakturatik kenduko dira.
-
c) Proposatutako bitartekaritza ekimena Baratzako udazkena/negua 2017-18ko egutegiko programaren barruan sartuko da. Ekimenaren zein egonaldiaren datak eta ordutegia aukeratutako pertsonekin adostuko dira, eta aretoen erabilgarritasunaren arabera egingo da hori.
-
Proiektuaren garapena bermatzeko Parasite kolektiboaren eskutiko aholkularitza artistikoa eskainiko zaie eta DOOS kolektiboak, aldiz, kontabilizazio, zabalkunde zein aholkularitza legala eskainiko die, beti ere, aurrekontuen eta Baratzako kideen mugak kontutan hartuz.
-
e) Proposamenaren sustapena eta zabalkundea gure webgunean eta sare sozialetan egingo da.
-
4) Parte-hartze konpromisoa
Orria aurkeztean, parte hartzaileek betebehar batzuk onartuko dituzte:
-
Zabalkundea helburu, beren izena aipatzeko eta prozesuaren/obraren zatiak grafikoki edo ikus-entzunezkoen bidez zabaltzeko baimena ematea.
-
Aurkeztutako proiektua, inola ere ez beste bat, garatzeko emandako datak onartu eta betetzeko konpromisoa.
-
Idatzizko edozein euskarri erabiliz gero, “Baratzaren laguntzari esker” eginda dagoela aipatu beharko da eta beharrezkoa den kasu guztietan logoa agertu beharko da.
Zalantzarik izanez gero, idatzi info@salabaratza.com helbidera.
Ebazpena e-mailez komunikatu eta webean publikatuko da gehienez hilabete barru. -