Zurrunbilo

3. edizioa

EUSKAL ARTE ESZENIKO GARAIKIDEEN JAIALDIA

 

APIRILAK 19-22

 

19 OSTEGUNA 21:30 Oihaneder doan

Bufoi ipurterreak VS Titiritero ahoberoak

Inpro antzerki bizia da eta norbanakoen eta taldekako sormenezko sorkuntzan oinarritzen da. Inprobisazioaren teknika ulertu eta entrenatu eta gero istorioak sortu daitezke eta istorio horietan inprobisatzailea antzerki ekoizpeneko tresna gisa agertzen da. Horrela, eszenatokia marrazteko orri zuria bihurtzen da; eta aktorea, bere istorio propioaren gidoilari, interprete eta zuzendaria.

20 OSTIRALA 20:00 Baratza 6/8€.

KOLEKTIVO MONSTRENKO. ITZIAR REKALDE ETA EÑAUT ARMENTIA “MAITASUNEZKO ISTORIO BI ETA MARKO TEORIKO BAKARRA”

Maitasuna bada gure bizitzarako bultzatzailerik handiena, zer egin ahal dugu maitatuak sentitzeko? Zer aldatuko genuke estimuaren merkatuan egoteko? Zer salduko edo erosiko? Zein da duzun maitasun jokorik gustukoena? Estrategiak eta itxaropenez betetako kaleidoskopioan bezala, Ikuspegi desberdinetatik azalduko da egoera berbera helburu bakar batez: Maitasunaren sugarra bizirik iraun dezan.

 

KUKAI DANTZA “OSKARA PLAZARA”

“Nor zaren jakin nahi baduzu dantza ezazu!”. Pablo Iraburuk eta Iñaki Alforjak sortutako film dokumentalean oinarrituz, Kukaik dantza eta zinema bateratzen dituen formatu hau proposatzen du. Hiru dantzarik ‘Oskara’ ikuskizuneko hainbat pasarte taularatzen dituzte, dokumentalaren proiekzioarekin batera. Ikuskizunaren sormen prozesua da lan honen abiapuntua, IDENTITATEA gogoetarako gai nagusia delarik

 

21 LARUNBATA 20:00 Baratza 6/8€

ATX TEATROA “TOMIRIS mendeku zilegi baten Istorioa”

Mendeku zilegiaren ganeko bakarkako ikuskizuna da. Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealidadea eta fikzinoa buztartzen dituan istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia

IKUSKIZUNAREN OSTEAN SOLASALDIA KONPAINIAREKIN

22 IGANDEA 19:00 Baratza 6/8€

HUTS TEATROA “HOZKAILUA”

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.

IBON RG-ren Kontzertua

bonRG musikariak (Sestao, 1978) bi hamarkada daramatza musikaren hainbat esparrutan. Bai kontzertuak antolatzen (Kafea eta Galletak disko forum zen hartan), bai ekoizten eta kolaboratzen (Manett, Mursego, Xabier Montoia, Le Noise…). Baina sortzaile lanetan egin du ekarpen handiena (Eten, Gargara, Plu de Mekanisms, Boz Mineralis). Hainbat musika-tresna jotzen dituen arren, IbonRG bakarkakoan ahots hutsean edota pianoak lagunduta aritu ohi da.

eta amaitzeko…PINTXO POTE Kolektiboa!

SARREREN SALMENTA
ONLINE: www.salabaratza.com
ARETOAN: Astelehen astearte eta ostegunetan 17:00-20:00 edo arteoan bertan ikuskizunaren egunean

Fechas disponibles

Fecha Día Hora Título Entrada
19 ABRJUEVES21:30Zurrunbilo – 19 OSTEGUNAComprar
20 ABRVIERNES20:00Zurrunbilo – 20 OSTIRALAComprar
21 ABRSÁBADO20:00Zurrunbilo – 21 LARUNBATAComprar
22 ABRDOMINGO19:00Zurrunbilo – 22 IGANDEAComprar
22 ABRDOMINGO20:00Zurrunbilo – AbonoComprar
Share This